p. 2
2 arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea egi-nda/teke zer berri nobedadeak urtean zehar nobedad ugari izan ditugu taldeko atal anitzetan hona hemen laburpen txiki bat musikarien atalean ere baditugu kide berriak ezagunak lehendik batzuk sorpresaz iritsitakoak bestetik jon vallejo familiako tradizioari jarraiki dantzari gisa ez musikari gisa sartu zaigu taldean bere txistuarekin lehen ere ibilia zen hainbat entsegutan aitaren esanetara jotzen baina orain lagunartean alde ederrean ibiltzen da eneko hartsuagak ere baditu senideak lehendik taldean musikaria bata eta dantzaria bestea bera ere musikari bezala sartu da baina ezin esan zein instrumenturekin esan dezagun besterik gabe musikari polibalentea dela mosketeroetan hirugarrena ezin gelditu ba taldean sartu gabe josu lizarralde ere txistularia izaki naturala izan da guztiz hiru adiskideak taldean batera sartzea berez osatzen zuten taldetxoa udaberriren zerbitzura jartzeko sartzen azkena berriz iñigo azkue izan dugu bere familiak ere badu historia udaberrin gurasoak izebaosabak hala bere kabuz hurbildu zitzaigun txistua jo al zezakeen galdezka eta nola egin muzin jotzeko gogoz eta lanerako prest iritsi den musikari bati onintze hartsuaga eta juan urretavizcaya jantzien arduradunek lan handia egin zuten pasa den urte osoan arropen arloan besteak beste jantzientzako zorro pertsonalizatuak egin zituzten taldeko logoti po eta guzti kanpora joatean inoren inbidiarik ez izateko horrez gain borla berriak egin zituzten eta otsagiko nahiz eltziegoko jantziak berritzeko behar zituzten oihal bereziak lortu dituzte luze bilatu ondoren eta udazken partean mahoizko galtzak eta alkandorak erosi zituzten sardineren eta kaixarrankako arraunlarien jantziak osatzeko hala eta guztiz ere aurtengo lanik handi eta astunena jantzi bilketarena izan da jakin bagenekien aurreko belaunaldietako jendeak bazituela taldeko arropak etxean ganbarako edo armairu atzeetako txokoetan ahaztuta horregatik lehenik eta behin taldeko jantzi arduradun izandako hiru kide ohirekin bildu ziren arduradunak bilketa hori nola egin zitekeen kontsultatzeko denen laguntzarekin hainbat jenderen helbideak eta posta elektronikoak lortu zituzten eta azkenean denei jakinarazi zitzaien etxean zerbait bazuten tolosako kultur-etxera eraman zitzaketela anonimoki eginiko lanak eman zituen fruituak bai bospasei jantzi oso eta hainbat elementu solte agertu baitziren bila joandakoan arin-arin aldizkariaren ale hau aprobetxatu nahi genuke irakurleoi jakinarazteko taldeko lokaleko ateak zabalik dauzkazuela eta inoiz taldeko zerbait etxean topatuz gero eskertuko genizuekeela itzultzea inolako konpromisorik gabe jakina datorren urterako helburu nagusia nesken gi puzkoanoko trajeak berritzea da batez ere gona laburragoak egiteko baina hori eta gehiago hurrengo urtekariko nobedadeen atalean izango duzue irakurgai musikariak irati artutxa eta aitor jauregi arduradunak hainbat gauza egiten hasi dira baina gehienak oraindik bukatzeko daude hasi dira zahagiak betetzen entseguetarako zaldia konpontzen baina gauza ugari daude egiteko oraindik dena den materialekoen esku geratu diren haurrentzako kamisetak ongi ordenatu eta antolatuta daude jadanik eta esate baterako maskaradako gatuzainaren guraizea guztiz konponduta dago ai patzekoa da ezkontzetarako egurrezko uztaiak utzi beharrean plastikozko batzuk uzten hasi direla dantzarako erabiltzen direnak ezkontzetan ez hondatzeko horrez gain behar adina uztai txiki eta makil handi daude orain bai entseguetarako eta bai emanaldietarako datorren urterako lehentasuna txintxarri berriak egitea izango da batetik eta altsasuko buruak konpontzea eta haiek eramateko sistema egoki bat bilatzea bestetik halaber plastikozko uztaiekin erabiltzeko telazko girnaldak egitea proposatu da paperezkoak euriarekin edo tiratuta bakarrik erraz hausten dira eta materiala jantziak
[close]
p. 3
arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea egi-nda/teke 3 lokala eta entseguak joan berri zaigun urteko nobedade handienetakoa zalantzarik gabe dantzari-txikia eta erromeria antolatzeko dirubilketa izan zen urtero antolatzen diren ekintza bi horiek zulo beltza egiten zuten taldean hau da guztiz defizitarioak ziren haurren egun osoko autobusak hamaiketako-bazkariak eta afariaren edarien arratsaldeko musikarien eta gaueko dantza-taldearen gastuak ezin ziren noski 200 lagunen afari txartelekin estali horregatik eta tolosako beste hainbat taldek egiten dutena eredutzat hartuta tolosako merkatariei laguntza eskatzea otu zitzaigun taldetan banatu eta kalez kale dendaz denda eta tabernaz taberna ibili ginen aukera ugari eskainiz emandako diru kopuruaren arabera publizitate mota bat ala bestea eskaintzen genien eta horrez gain bakoitzak zuen generoaren arabera espeziatan laguntzeko aukera ere ematen genien hala diru kontutan sartzea itsusi denez soilik esan lehenengo aldiz taldeak ez zuela diru galerarik izan erromerian norbaitek esan zuen bezala halere kubatak 2 eurotan jarrita ezin negozio handirik egin ez da hori gure helburua ordea jendea erakartzea eta festa horrek taldea ez hi potekatzea baizik eta gorabeherak gorabehera iazkoan lortu genuen ea aurtengoan ere beste hainbeste lor dezakegun dantza talde bateko kide izan den orok daki entsegurik gabe zail suertatzen dela emanaldiak ondo prestatzea dantzari bakoitzaren prestakuntzaz gain taldean dantza egiten ere ikasi egin behar da eta azkenik dantza pausoak musikariekin uztartu behar dira gure aurreko belaunaldiek gogor lan egin zuten udaberri dantza taldeak bere lokala izan zezan igarondo igerilekuko lokala izan zen urte askotan taldearen txokoa lokal hura entseguetarako egokitzeko egitasmoa eta planoak prestatuta zeuden arren udalak igarondo igerilekua eraitsi zutenean sakramentinoen azpiko lokala eskaini zigun bertan entseguak burutzeko taldearen 50 urteurrenarekin batera,2007an lokala inauguratu genuen eta bertan hasi ginen fandango arin-arin eta karbiolen izerdia isurtzen soinuaren eta goiko bizilagunen arteko gora-beherak medio ordea usabal kiroldegira aldatu behar izan genuen entsegu gela neguan hotza dantzaren bizitasunak soilik kentzen digu eta udan berriz vallejoren agindurik arinenen zain izaten gara bero ikaragarria medio ganbara gure kezka eta algaren txoko laskorain ikastola eraikin berria egiten hasi zen duela bizpahiru urte eta sakramentinoen alboko lokala eskatu ziguten denboraldi batean ikasle gazteenei eskolak bertan emateko trukean usabalgo eraikineko ganbadako zati bat egokitu ziguten san joan jaien atarian trasteak lekuz aldatu eta oraindik ere ganbara da udaberriren lokala jantziak materiala liburuak eta argazkiak ditugu bertan eta bilerak egiteko leku aproposa da ikastolarekin hitzartutakoa bi urterako zen arren laskoraingo ordezkariek akordioa luzatzeko eskaera egin berri digute eta 2013ko kilometroetan ere beraiei laguntzeko prest izango gara bestelakoak
[close]
p. 4
4 arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea egi-nda/teke urteari errepasoa eta hurrengo urterako asmoak taldea berrituz u rtero legez eta taldeko estatutuei jarraiki urriak zortziarekin ospatu zen taldeko batzar orokorra 18 lagun mahai inguruan bildurik aurreko urtearen balorazioa egin genuen argi-itzalez betetako balorazioa argi dago ongi finkatutako ekintzak ia bakarrik ateratzen direla aurrera esaterako dantzari-txiki eguna edota erromeria aitzitik gainerakoetarako ahalegin handiagoa egin beharko da hemendik aurrera batzarrari berari dagokionean ai patzekoa da azken urteotan lortu den seriotasuna ez zen erraza izan denak elkartzeko moduko egun bat aurkitzea baina behin hura topatuta taldekide gehienak bildu ginen lokalera bakoitzak bere atala prest batzarra ahalik eta arinen joan zedin hala eta guztiz ere jakina da urte osoa baloratzea eta bilera azkar amaitzea bateraezin samarrak direla jakina juntan bizirauteko trukoak hiru bat ordu iraun zituen guztira bilerak ez eztabaidan jardun genuelako edo desadostasun nabarmenak zeudelako solaskideen artean baizik eta arestian esan bezala urte osoa genuelako hizpide batzar guztietan legez guk ere bi deialdi genituen 15 30etan lehena eta 16 00etan bestea ongi jakina da ordea bi deialdi horietatik bigarrenean hasten direla beti bilerak horregatik lehena indarrak hartzeko aprobetxatu genuen bazkaltzetik zetozenek postrea eta batez ere kafea kafe bero eta beltza hala eta guztiz ere bileraren erdi aldera erritmoa moteltzen ari zela ikusita txakalaldia esango luke norbaitek berriz ere hornikuntza beharrezkotzat jo genuen eta bai merienda igo genuen lokalera saioari berriro indarrez eta gogo biziz ekiteko hurrengo urterako bileretarako botilero kargua izendatu beharko dugu kide berriak idoia ayestaran eta maria muruarentzako lehenengo batzar orokorra izan denez bien iritziak bildu nahi izan ditugu atal honetan ·batzar orokorra horrelakoa izango zela uste al zenuten m ez nuen uste batzar orokorrak horrelakoak izango zirenik beste era batera imajinatzen nituen guztiok elkartu gai batzuei buruz hitz egin eta kito ez nuen uste idazkaririk egongo zenik ezta presidenterik ere i egia esan ez nekien nolakoa izango zen baina gustura egon nintzen hitz egindakoak entzuten ·zerk harritu zintuzten gehien m gehien harritu nauena zer nolako seriotasuna dagoen lanerako jendeak nola parte hartzen duen eta ematen zaizkien karguak ze ondo betetzen dituzten urtean zehar oso ondo lan eginez i ez nuen uste horretaz guztiaz taldekideak arduratzen zirenik jantziak materialak taldearen egoera ·zuen ikuspuntutik zer hobetu liteke hurrengo urterako i oraingoz ez dakit zer hobetu daitekeen antolamendua ona iruditzen zait eta hitz egindako gaiak ere egokiak dira kiderik zaharrena aritz iglesias izango da ziurrenik gaur egun taldean egonik batzar orokor gehienetan egon den kidea eta bere iritzia ere galdetu diogu ·zertan aldatu dira batzarrak lehenengoz izan zinenetik azkeneko honetara arte aldaketa nabariena parte hartzen dutenen adina da orain askoz gazteagoak dira partaideak eta horrek askotan eztabaidak gutxitzea dakar kopurua berdintsua da baina hitz egiten dutenak gutxiago dira ordea adinean aurrera joan ahala lotsa galdu eta zure ideiak errazago azaltzen dituzula dirudi ·zein izan da aurtengo sorpresa nagusia ez da sorpresarik egon koordinatzaile aldaketa izan da aldaketa nagusiena eta ikusten zen gauza bat da taldea ataskatuta zegoen eta orain aldaketarekin jendea motibatu egin da eta urte askoan geldirik egon diren gauzak mugitzen hasi direla dirudi ·zure ikuspuntutik zer hobetu liteke hurrengo urterako bileretan hobetzeko argi dago jendeak kritikotasuna irabazi behar duela ez da normala 15 pertsona bildurik egotea eta gai askotan bi ideia bakarrik egotea taldearen funtzionamendurako ona da eztabaidak sortzea eta gaur egun badirudi bat sortzeak zuzenean rollo txarra ekarriko duela gauzek ondo funtzionatzeko iritziak jarri behar dira mahai gainean ez da nahikoa buruan izatea beti berdinek hitz egiten dugu eta hori da aldatu behar dena.
[close]
p. 5
arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea egi-nda/teke 5 karguak urtero bezala batzar orokorrean erabakitzen dira taldeko karguak batzuk berdin jarraitzen dute beste batzuk aldatu egiten dira halabeharrez eta jakina koordinatzaile nagusiaren kargurako bozketa egiten da hona hemen aurtengo bilerak emandakoak koordinatzailea juan urretavizcaya hau juan dugu taldeko koordinatzailea pailazoa ofizioz eta afizioz gainerakoei barre eragitea bere eguneroko zaletasuna den arren gogor lan eragiten die inguruko guztiei eta langile fina da bera ere dantzan dabil 12 urte zituenetik eta beste askoan jarraitzeko asmoa du diruzaina aritz iglesias haurren ikastaroetako arduraduna eta diruzaina ere bada aritz umetatik ibili da taldeko ikastaroetan eta beraz ongi daki zer den hortik pasatzea nahiko lan izaten du haurrak direla ordutegiak direla ez da aspertzen ez dauka astirik eta diruzaina garazi artetxe sosak gora eta sosak behera berak jasotzen ditu irabazitako guztiak eta pagarik ematen ez duenez diruzainak ongi zaintzen duela dirua esatea beste erremediorik ez dugu igarondo igerilekuko squash pista hotzetan ikasi zuen dantzan hantxe zaildu zituen oinak eta gaur egun oraindik aise astintzen ditu edonon eta edonoiz jantziak onintze hartsuaga bere lana da behar diren unerako txukun eta garbi mantentzea eta berak akuilatzen ditu taldekideak epearen barruan arropa guztiak bueltan egon daitezen dagokien tokian baita horretarako guraizeak atera behar baditu ere 17 urtetatik egiten du dantza jantziak amaia beitia hau amaia dugu irurako gazteak ere arropekin egiten du lan onintzeren laguntzaile gisa urteekin kargu txikiak izatetik pixkanaka ardura handiagoak izatera pasa da eta fundamentu handiz gainera argi dago laster hasiko dela bera ere gainerakoak dantzan jartzen jantziak berak nahi bezala itzultzen ez badizkiote jantziak idoia ayestaran taldeko fitxaketarik berrienetakoa dugu idoia gogoz ekin dio dantzari eta baita lanari ere ongi jakinik taldean sartzeak alde bietarako konpromisoa dakarrela arropen sailean hau ere dantza bakoitzari dagozkion galtzerdi zapi oinetako eta abarrak zein diren ikasi beharko du pixkanaka ez ahal da nahastuko!
[close]
p. 6
6 arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea egi-nda/teke materiala aitor jauregi aitor dugu materialeko beste arduraduna beti lanerako prest abila da lanabesak erabiltzen eta ez du egitekoa amaitu arteko bakerik izaten bera arduratzen da entsaio eta emanaldi guztietan behar den materiala atondu eta eramateaz normalean ez da ezer faltatzen materiala irati artutxa dantzari fin honek eskuak prest izaten ditu beti lanerako materialaren arduradunetako bat izaki sarri ikusten dugu zahagi edo jorrai tartean betiere hain berea duen irribarrea galdu gabe hau konpondu hura berritu ez du beldurrik lanabesak eskuan hartzeko eta oinekin bezain trebea da hatzekin ere materiala maria murua maria da taldekide berrietako beste bat berari ere berehala tokatu zaio lanean hastea baina kasu honetan material arloan mariak iltzeak torlojuak alikateak eta horrelakoak erabiltzen ikasi beharko du bere karguari dagokion bezala beraz hasieran behintzat kontuz ibili beharko beregana hurbiltzean idazkaria itzea urkizu taldeko idazkaria da itzea kazetari gisa duen luma zorrotza aprobetxatuz tolosaroriotarrak esaten diren guztiak jasotzen ditu inork ahaztu ez ditzan ez nahigabe eta ez nahita ume-umetatik dabil dantzan udaberriren harrobiko altxorretako bat zalantzarik gabe ahh olaia etxeberria hona hemen olaia iruratik udaberrira iritsitako dantzari finetako bat gazteenetakoa izan arren taldearen historian murgiltzea tokatu zaio bera baita ahh saileko artxiboa historia eta hedapena arduraduna argazki egunkari bideo eta milaka paper zaharren artean galduta aurkituko dugu sarri badu nahiko lan denak txukuntzen ahh xabier artola irurako harribitxia da xabi gaztea olaiari laguntzea egokitu zaio aurtengoan taldearen historia ezagutzea garrantzitsua baita gazteenentzat ere bien artean ikasiko dute nondik gatozen etorkizunean beraiek izan daitezen norantz goazen erakutsiko digutenak harremanak itsaso barrenetxea bixkor ohartu ginen harremanetarako egokia zela itsaso lotsarik gabe hitz egiten ohituta dago horrelako lanetarako hain beharrezkoa den hitz-jarioa du eta ez da kikiltzen aurrean edozein duela ere umetan hasi eta gero dantza utzi behar izan zuen belauneko lesio bategatik baina dirudienez harra indartsuagoa izan zen mina baino harremanak julen telleria taldeko tanborrero ofiziala dugu telle udaberriko parranda sonatuak zirela eta hurbildu zitzaigun lehenbizi baina pixkanaka taldeko giroan eta egin beharreko lanean murgiltzen joan da gainerakoekin batera hizketarako musikarako bezain trebea izaki harremanetarako sailean jarri genuen jakina musika irati hartsuaga taldeko soinujolea eta gainerako musikarien arduraduna da irati ez dauka lan erraza paper eta partitura guztien artetik behar dituenak aurkitzen eta gainerakoei ikasarazten dantzarien eta musikarien arteko zubi lana egiten du.
[close]
p. 7
arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea egi-nda/teke 7 musika eneko hartsuaga urteak eskean pasa eta gero azkenean lortu zuen modu batera edo bestera taldean sartzea musikaria dela bakarrik esan liteke instrumentu bat baino gehiago jotzen baititu jarriko balitz edozeri aterako lioke musika egoskorkeria hutsez bada ere musika josu lizarralde txistulari berrietako bat da josu umetatik jotzen duen arren duela gutxi hasi da taldean serioa eta isila izan arren ez du oztoporik lanen bat agintzen zaionean eta beti erakusten du gauza berriak ikasteko gogoa ez da gutxi musika jon vallejo aitak bezala dantzarako balio ez zuela ikustean txistuari ekin zion familiako gazteak eta geroztik beti ibili da taldearen inguruan bueltaka entsaioetara ez bazen beste txistulariek nahi ez zituzten ekitaldietara joanaz orain esan genezake taldeko musikaria dela ofizialki eta vallejotarrek badutela taldean ordezkaritza denbora baterako musika inigo azkue taldean sartzen azkena izan arren familiatik datorkio udaberrirekiko lotura iñigori betidanik izan du musikarako trebetasuna eta oso gustuko du tresna berriekin probatzea eta esperimentatzea behin hasitakoan ez da erraza izaten bera isiltzea ez musika juan mari urruzola juan mari bera izan da bere burua inoiz ongien definitu duena taldeko musikaria da gaur egun taldeko musikariek erabiltzen dituzten moldaketa eta partitura guztiak berak eginak dira beraz ezin meriturik kendu gizonari bera da gaur egun taldean dagoen kiderik beteranoena eta horrek badu meritua gero musika garikoitz llobregat taldeko txistulari eta xirularia da gari gaur egun dagoen kiderik zaharrenetakoa euskal herriko espainiako eta europako hamaika txokotara eraman ditu bere musika doinuak dantzariek oinak astindu ditzaten eta horretan jarraitzen du oraindik ere argazkilaria olatz artola ondoko argazki hauen eta beste hainbaten egilea da olatz gure burua saltzeko zerbait txukuna egin nahi genuela eta hasi ginen berari mesede eske eta azkenean taldeko kide bihurturik amaitu du erremediorik gabe askok dioten bezala sekta bat ote gara ezkontzak maitane sarasola ezkontzen sailaz arduratzen da maitane bitartekari lanak eginez hau da ezkontza baterako hau eta bestea behar dela eskatzen diotenean bazterrak astintzen hasten da behar dituen guztiak biltzeko belarritik tiraka bada ere oraingoz bezerorik ez da kexatu garbiketa aintzane sarasola taldeko gazteenetakoa izan arren urteak daramatza dagoeneko dantzan eta berari ere tokatu zaio ardurak hartzea lokalaren garbiketarena hain zuzen berak astindu beharko ditu gainerako taldekideak dena txukun-txukun egon dadin trukean berak beteko du lokaleko hozkailua bilerak errazago eramateko
[close]
p. 8
8 arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea egi-nda/teke ensaio arduraduna jose luis vallejo dantzaren munduan dabilen edonork soberan ezagutzen duen arren argitu behar entsaioetako arduraduna dela jose luis taldeko kiderik beteranoenetakoa izaki pisu handia du haren iritziak nahiz eta batzuetan tradizioaren eta berrikuntzen arteko talkak gertatzen diren ezin ukatu hala ere bere meritua dantzari guztiak sasoi betean dauzka eta dantzaria julen uranga berastegiko morroskoak ez dauka kargu finkorik aritu izan da materialean haurren ikastaroetan ere bai eta orain saltsan ibiltzen da batean eta bestean aurkituko du bai bere gustuko txokoa eta orduan gogor egin beharko du lan dantzaria andoni gorostidi kargu finkorik ez duen arren andoni denetarako aholkularia dela esan genezake urteak daramatza dantzan eta beraz ongi ezagutzen du taldearen funtzionamendua horregatik sarri kontsultatzen dizkiogu dantzaren inguruko zalantzak eta kanpora begirako harremanei buruzkoak ere bai hauxe dugu beraz taldeko di plomatikoa
[close]
p. 9
arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea irteera 8 aitor eta andoni amarotzen aitor eta andoni amarozko dantza taldean aritzen dira auzoko dantza zaleei lagun arteko giroan euskal dantzak irakatsiz besteak beste auzoko festetan bezala san blaseko jaietan ere dantza egiten dute amaroztarrek juan kontenporaneon bagenekien dantzari fina izateaz harago joan nahi zuela berak vallejok ilaretan finfin jartzeko esan aurretik ispiluaren aurrean egiten zituen inprobisazio ariketengatik azkenean ikasturte honetan pausoa eman eta juan dantza kontenporaneoko eskoletan hasi da sarri baliagarriak izaten zaizkigu handik ekarritako ariketak aritz aukeranen dantzan ere hainbat kiroletan bezala afizionatu eta profesional mailak izaten dira udaberrin entseguak serio demonio hartzen ditugun arren afizionatu mailan gustura aritzen gara gure taldekide batek ordea gora begira jarri eta dantzaren mundu zabalari ireki dio atea edu muruamendiarazen aukeran dantza konpainian ari da aritz pasa den ikasturteaz geroztik duela hilabete inguru argentinan ibili da euskal etxe eta parranda artean euren ikuskizunak aurkezteko dantza taldea gure pasioetako bat den arren udaberriko zenbait kide taldez kanpo ere aritzen dira bide paraleloak jorratuz taldekideak taldez kanpo
[close]
p. 10
10 arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea irteera eslovenia hamaika aldiz entzun dugu gure dantzek nekazal munduarekin badutela loturarik lotura sinbolikoaz harago joan nahi izan zuten udaberriko hainbat kidek eta pasa den udan almitza herri kirol taldearekin batera europako sega txapelketan izan ziren eslovenian txapelketak iraun zuen bitartean folkore erakustaldi moduko batean eskaini zuten emanaldia eta euskal dantzak oso txalotuak izan ziren esloveniako ikuslegoaren artean irurako soka dantza talde tolosarra da udaberri baina periferiako herritarrei ez dizkiegu sekula taldeko ateak itxi irurako dantzari finak iritsi ziren horrela taldera norberak bere herria ordea ez omen du sekula ahazten eta irurako sanmieletako soka dantzan ezin gure taldekideak faltatu nahi baino aje handiagoarekin eta lo ordu gutxiagorekin amaia olaia eta xabi irurako plazan aritu ziren txistu doinuei jarraituz irati samaniegon afizioa batzuetan ofizio bihurtzen dela diote iratik afizioa ikasketa bilakatu zuen eta ofizio bilakatzea espero du udaberriko ikastaroetan irakasle aritzeaz gain samaniego ikastetxeko eskolaz kanpoko dantza irakasle gisa ere aritzen da eguerdietan.
[close]
p. 11
arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea irteera 11 akordeoi orkestra dantzaren eta musikaren bideak ez omen dira hain errez banatzen iratik garazik juanek eta onintzek akordeoi doinuei jarraitu eta hamaika kilometro egin dituzte isidro larrañaga akordeoi okestrako dantzari ofizial moduan poxpolo ta konpainia haurrei dantza irakastea ederra den arren are ederragoa da haur bati irribarrea sortzea aritz irati itzea juan olaia onintze eta xabik poxpolo eta konpainiako pailazoekin batera sudur gorria jantzi berri dute dantza pausoen bidez mila irribarre sortze bidean.
[close]
p. 12
12 arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea iÑauteriak goazen festara danok goizetik tolosako iñauteriak udaberrik beti izan du talde gisa iñauterietan ateratzeko ohitura eta denboraldi batean utzi samar egon bada ere lehenagoko lanik bazegoen eta duela urte batzuk berriz ekin genion tradizio alai eta osasuntsu honi hona hemen belaunaldi honek azkenaldian atera dituen mozorroen kronika laburra eta iazko astelehenitaren kontakizuna sevilla tiene un color especial bai egun batez euskal folklorea ahaztu eta erromesaldian joan ginen gure rocío partikularrera zezen plazatik pasa ginen nola ez eta ole eta arrikitaun-taun-taun oihuak bota genituen uneoro irrintzien ordez gora kultur-trukea iuz-iuz arrain freskiuz broma gutxi gurekin gero behin arraindegiz mozorrotuta ateratzea erabaki genuenean beharrezko elementu guztiez hornitu ginen gomazko katiuska eskularru eta amantalak pisua izotza zerbezak hozteko ere balio zuena ezkatak kentzeko trastea eta jakina arraina a zer nolako bisigu koadrila
[close]
p. 13
arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea iÑauteriak 13 tolosako i nazioarteko pertiga txapelketa progresioa nabarmena da zalantzarik gabe iazkoa izan da azkenaldiko mozorrorik orijinalena ezer gutxi behar izan genuen pertiga txapelketa antolatzeko koltxoi zahar batzuk plastikozko makilak eta txoko bat bidegorriaren amaieran goizean goizetik hasi zen egun hartako abentura zein toki behar genuen ongi pentsatuta geneukanez bezperako ajeak ahaztu eta kale garbitzaileekin batera atera ginen gure txokoa erreserbatzera koltxoiak bere lekuan kokatu genituen eta hortik aurrera lasaiago gosaltzeko lanak egin genituen atletismo pista prestatuta egonik laster agertu ziren nazioarteko lehiatzaileak ere hona hemen txapelketako parte-hartzaileen zerrenda · 18 dortsalarekin beltxi tazunbona kenya aeb · 7 dortsalarekin rizitox deoro suedia · 6 dortsalarekin stick mcsaltox aeb · 12 dortsalarekin froilen naroen alemania · 9 dortsalarekin annushka gorunzka errusia · 4 dortsalarekin rubiahza saltyarina txekia · 13 dortsalarekin luzia bianka italia sarrera doakoa izaki jende ugari hurbildu zen txapelketa ikustera eta ez ziren gutxi izan bere txaloekin atletak animatu zituztenak ez zen munduko errekorrik hautsi eta bat baino gehiago izan ziren mugaz gain beharrean mugaren azpiko saltoak egin zituztenak baina ikuskizuna parerik gabea izan zen arratsaldetik aurrera pista berriro jaso eta pertigak hartuta ibili ginen herrian barrena txarangen atzetik parte-hartzaile estatubatuarrek beren bandera ekarri zuten eta harro eragin zioten airean antikapitalistekin arazoren bat edo beste sortu zigun arren bat bandera erretzen ere saiatu zitzaigun eta azkenean goizeko pattar zezeneraino iritsita plazako ikuilu batean amaitu zuen eguna bertan egon zelarik ikusgai aste bete baino gehiagoan.
[close]
p. 14
14 arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea blablabla oinak eta hitzak astintzen itzea urkizu orion jaio zen 1988an baina berehala etorri zen tolosara bizitzera baliteke amarotzen bizi arren bere burua tolosartzat duen auzokide bakarretakoa izatea dantzaria euskalzalea euskal filologo izatekoa eta ofizioz kazetaria da bera ea zer kontatzen digun derrigorrezko galdera noiz hasi zinen dantzan eta zergatik bost urte nituela hasi nintzen udaberriko ikastaroetan gurasoek egunkarian irakurri zuten ikastaroen berria eta izena eman nahi nuen galdetu zidaten nik joan nahi nuen baina bakarrik joateak lotsa ematen zidan nire bizilagunek ere izena eman zutela jakin nuenean haiekin joan nintzen umetan mila gauzatan ematen dugu izena baina gero bakan batzuk aukeratzen ditugu arren ez nuen pentsatu dantza taldea uzterik batzuetan okerrago eramaten da besteetan baino zure umorea vallejoren umorea bezperan kutxin eta peoplen egindako parranda kar kar kar astean zehar entseguen falta somatzen nuen batzuetan alperkeriaz etortzen garen arren guztia ahazteko ongi etortzen baitzaizkit entseguak taldekideak eta gure txutxumutxuak ere faltan botatzen nituen horrela beraz ahal nuenean tolosara etortzen nintzen bigarren mailatik aurrera astelehenetan edo ostegunetan helduen ikastaroetara zergatik hautatu zenuen dantza beste bestela gaur egun internet bidez gainera taldeko eginbeharrak eta halakoak ere hainbat jardueraren gainetik txikitatik jarduera guztietan izena eman nahi jasotzen nituen gasteiztik ziklo bat izan zen izaten duten horietakoa naiz eskolarteko ki eta orain entseguak gehiago baloratzen ditut roletan izena eman nuen adibidez baina parti behar bada dak larunbat goizetan izaten ziren hain justu dantzarekin batera ume askok dantza uzten han gasteizen beste dantza talde bateko dinamika ezagutu zenuen zein zuten kirolagatik baina nik ez nuen sekula halakorik pentsatu oso pozik aritzen nintzen desberdintasun daude esan bezala astean hiru enstegu egitetik udaberrin beharbada txikitatik musikarako izan dudan zaletasunak ere badu zerikusirik bakarra egitera pasa nintzen euskal filologiako bi lagun ere dantzariak dira eta ez dakit kontzienteki egiten nuen baina ez nion nire buruari dantza beste zerbaitengatik unibertsitate ondoan entseguak egiten zituen talde batean hasteko ideiaz aritu ginen nik uztearena sekula proposatu baiezkoa eman nuen astean zehar zerbait egieuskal dantzaz gain beste mota bateko teko behinik behin pare bat entsegutara joan dantzarik egin al duzu inoiz zergatik nintzen eta dinamika oso desberdina zuten gure entseguak gogorragoak dira fisikikoki 6 edo 7 urterekin ballet klasikoan izena han beroketa batzuk egiten dituzte eta gero eman nuen kultur etxean gustora joaten nintzen ez dakit zergatik hasi nintzen dantza guztiek batera zenbait dantza egin ondoren neskak eta mutilak banatu egiten dira guk gustuko dudalako pentsatzen dut orioko pausoen zehaztasunari gorputza jartzeko erari aiton-amonen etxean ordea bada piano bat eta ume-umetatik hura jotzen ikasi nahi izan eta halakoei garrantzia handiagoa ematen diegu entseguak utzi nituen azkenean izan ere dut hurrengo urtean pianoan eta solfeoan hasi nintzen beraz eta balleta utzi egin nuen entseguetara joateaz gain emanaldietan ere eurekin dantza egiteko konpromisoa eskatu urte batzuk pasa dituzu kanpoan gas ziguten nik nahikoa nuen astea gasteizen teizen ikasten taldea utzi gabe nola pasatzearekin gainera hango talde batekin emanaldietara joan behar izateko eramaten da hori ikasketak aukeratzerakoan segituan pentsatu eta zein duzu bietan nahiago nuen ezin izango nuela erritmoa jarraitu nahiago ditut udaberriko entseguak asko baina ostiraletan bakarrik etortzen nintzen
[close]
p. 15
aukeratzerakoan segituan pentsatu nuen ezin izango nuela erritmoa jarraitu ikasketak arin arin aldizkaria 2011 udaberri dantza taldea blablabla 15 kexatzen gara baina azken finean emanaldietako nekea eta tentsioa freskotasunez eramateko beharrezkoak dira entseguetako sufrimedu une horiek eta are gehiago dantzari gutxi baldin bagara gainera vallejok pausoak markatzeari eta dantzak berez nola diren ikasteari garrantzia handia ematen dio eta hori gustatzen zait belaunaldi batetik bestera dantzak ondo transmititu behar direla uste baitut gure entseguek beharrezkoa den seriotasun puntua dute eta era berean lagun arteko giroan aritzen gara dantza bestelako dizi plinekin uztartuz mundu zabalera begira kazetari bezala lanean hasi baino lehen kexuka aritzen nintzen udaberrik hau edo hura antolatu eta prentsan irakurtzen ez nuenean edo txoko txiki bat soilik eskaintzen zigutenean beti beste talde batzuei lehentasuna ematen zietela ikusten nuen gaur egun barruko lana nolakoa den ezagututa zenbait gauza ulertzen ditut azken finean egun batean antolatzen da aste osoko egunkaria eta egunaren arabera bat-bateko kontua izaten da batzuetan beraz gure aldetik dantza talde bezala berriak erakargarri egitea zure ikasketa eta zaletasunak beti eta behin eta berriro gauzak bidaltzea dela joan dira euskal kulturaren ildotik onena ondorioztatu dut hala ere egia da inoiz otu al zaizu dantzari buruzko zenbait momentutan komunikabideen babes ikerketaren bat egitea lehen egiten falta somatu dudala ez da samurra talde ziren bezala bezala zerbait antolatzen lanean aritu eta hori bai pentsatu izan dut baina oso urrun ikus zabaltzeko laguntza behar duzunean beste ten dudan zerbait da emakumeak dantzan aldetik erantzunik ez jasotzea eta handik bi izan duen garapena ikertuko nuke gustora egunera beste talde batek orri osoa hartzen neroni emakumea eta dantzaria naizen aldetik duela ikustea baina ikerketena gauza serioa da hala ere jakin-min handia dut dantzaren inguruko kazetari zaren aldetik arin-arin berritu beste hainbat gauzen inguruan dantza eskutik honen arduradunetako bat izango zara baitoa nire interesekoak diren musika hihemendik aurrera zein izango da bere zkuntza eta nortasunarekin euskal kulturaren helburua ildoko zaletasun eta ikasketak ditut izan ere oraingoz urtekari gisa antolatu dugu aldinork ikasi zaindu eta transmitituko du gure zkaria taldearen nondik norakoak biltzea du kultura hizkuntza eta izaera guk geuk egiten helburu aurreko belaunaldiek egin zituzten alez badugu gure bizitza oso desberdina lit dizkariek bezala urtean zeharreko emanaldiak zateke esaterako inork bere garaian euskaraz ikastaroak dantzari txikia erromeria eta abarrak hitz egiten jarraitzearen garrantzia aldarrikatu kontatuko ditugu era berean taldearekin eta izan ez balu inork bertsolaritza suspertzeko dantzarekin zerikusia duten beste hainbat lan egin izan ez balu inork gure historia atal izango dira batzuk serioagoak eta beste argitara atera ez balu eta gauza bera ger batzuk informalagoak egindako lanaren tatzen da dantzekin eta dantzarako doinuekin testigantza utzi nahi dugu eta baita aurreko ere gaur egun kulturari eta ingurukoari ez belaunaldiei gogo betez burutzen dugun lana zaiola merezi duen garrantzia ematen uste erakutsi ere eurek bere garaian udaberrin dut eta guztiok arreta gehiago jartzen diegula egin zuten hura gabe gu ez baikinateke bestelakoei baina noizbait faltako balitzaigu hemen egongo orduan konturatuko ginateke duen balioaz dantzarako grinarik ez duenak ere txikitatik lan handia suposatzen du honelako entzun eta ikusi baititu bere herriko dantzak aldizkari bat sortzeak bere herriko plazan eta horrek gehiago edo bileratxo batzuk egin behar izan ditugu gutxiago nortasuna eta izaera ematen dio lana dakar aldizkariak bai atalak zehaztetik bakoitzari hasi lana banatu eta idatzi egin behar baita gero maketak eta diseinuak bat etorri behar gaur egun kazetari lanetan zabiltza du testuarekin azkenik erakargarria izan zein tratamendu ematen zaio dantzari behar du produktuak eta norberak idatzitako eta zehazki udaberriri komunikabidee testuetan begirada kritiko hori ematea zaila tan da mila aldiz irakurri baituzu dena beraz dantzak komunikabideetan bere lekua azken eredura iristeko lan-ordu batzuk baduela uste dut batez ere komunikabide behar dira nazionaletan izan ere punta-puntako euskal taldeak lan ona egiten ari dira euskal
[close]