Jarduera Txostena Hirukide 2016

 

Embed or link this publication

Description

Memoria anual de los servicios, actividades y reuniones de Hirukide. Federación de Familias Numerosas de Euskadi.

Popular Pages


p. 1

JARDUERA TXOSTENA 2016

[close]

p. 2



[close]

p. 3

JARDUERA TXOSTENA 2016

[close]

p. 4

2016ko Jarduera-txostena Ale-kopurua: 1.400 Argitaratzailea: Hirukide Diseinua eta maketazioa: 2más2 Comunicación Imprimaketa: Irudi HIRUKIDE Sofía Erregina etorbidea, 112 01015 Vitoria-Gasteiz T: 945 25 36 02 F: 945 12 35 27 hirukide@hirukide.com www.hirukide.com LAGUNTZAILEAK

[close]

p. 5

AURKIBIDEA Hirukide | Jarduera-txostena 2016 5 1 ZUZENDARITZA BATZORDEEN ORGANIGRAMA 06 orria 6 JARDUERAK ETA EKITALDIAK 12 orria 2 PRESIDENTEAREN ESKUTITZA 07 orria 7 BILERAK ERAKUNDEEKIN ETA ALDERDI POLITIKOEKIN 18 orria 3 HIRUKIDEREN AURKEZPENA 08 orria 8 AKORDIO PRIBATUAK 24 orria 4 2016an BETETAKO HELBURUAK 10 orria 9 HIRUKIDE HEDABIDEETAN 26 orria 5 HIRUKIDEKO BAZKIDEAK 11 orria 10 HIRUKIDEREN JAKINARAZPENAK 28 orria

[close]

p. 6

6 Hirukide | Jarduera-txostena 2016 1 ZUZENDARITZA BATZORDEEN ORGANIGRAMA Hirukide ondoko elkarteek osatzen dute: HIRUKIDE ARABA PRESIDENTEA Pablo Jesús Larrabide Bilbao Jn. PRESIDENTEORDEA Alberto Cobo Urkiola Jn. IDAZKARIA Miguel Ángel Díaz Valencia Jn. DIRUZAINA Miguel Pérez Beruete Jn. KIDEA Belén Balerdi Ozaeta And. KIDEA Ignacio González Casi And. KIDEA Ana Belén Díaz de Sarralde And. HIRUKIDE BIZKAIA PRESIDENTEA Ignacio Mª de Guinea Llop Jn. PRESIDENTEORDEA Miguel Bernar Borda Jn. IDAZKARIA Maiteder Jiménez- Eguizabal And. DIRUZAINA Fernando Ortega Altuna Jn. KIDEA Carlos Andreu Uribarri Jn. KIDEA Adela Eguidazu Buerba And. KIDEA Ignacio Corral de la Calle Jn. HIRUKIDE GIPUZKOA PRESIDENTEA Gorka Álvarez San Martín Jn. PRESIDENTEORDEA María Gorostidi Pagola And. IDAZKARIA Stella Gómez García And. DIRUZAINA Iñigo Abreu de Con Jn. KIDEA Gabriela Michel Zugazabeitia And. KIDEA Daniel Bartolomé Navas Jn. HIRUKIDE PRESIDENTEA Ignacio Mª de Guinea Llop Jn. IDAZKARIA Gorka Álvarez San Martín Jn. PRESIDENTEORDEA Pablo Jesús Larrabide Bilbao Jn. DIRUZAINA Miguel Bernar Borda Jn. KIDEA Alberto Cobo Urkiola Jn.

[close]

p. 7

Hirukide | Jarduera-txostena 2016 7 2 PRESIDENTEAREN ESKUTITZA Beste urte bat bukatu ondoren, txosten honen bitartez 2016. urtean Hirukiden eta Hirukidetik buruturiko lana bisualki eta grafikoki irudikatu nahi dugu. Badakigu denborak aurrera egin ahala ez dela hobetu ekonomia- eta lan-zailtasunak dituzten familien egoera; beraz, hori dela eta, gehiago ahalegindu gara errealitate horren berri administrazio eta erakunde publikoei emateko. Alabaina, solaskide izan ditugun horiek, salbuespen ohoragarriak salbu, ez dira jabetzen seme-alaba gehiago dituzten familiak artatzeko eta zaintzeko beharraren tamainaz. Izan ere, demografikoa arazo nagusietako bat da Europako eskualde gehienetan. Herrialde batzuek, horretaz jabeturik, aspaldi erabaki zuten arlo horretan esku hartzea eta jaiotza-tasaren esparruan neurri zuzentzaileak eta pizgarriak ezartzea. Baina nabarmena da gobernu guztiak ez datozela bat behar horri dagokionez, eta horren adibide dira gauzatzen edo hartzen diren politikak edo neurriak. Hemen, gero eta agintari gehiagok diote Herrialde-itun sendoa egin beharra dagoela, benetako Familia Politika ezarriko bada. Itun horretan, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek eta Udalek hartu behar dute parte, alderdi politikoekin, enpresekin, sindikatuekin eta gizarte-eragileekin batera. Horiekin guztiekin, gizarte-eredu iraunkor eta solidarioaren oinarriak bermatu behar ditugu, familiekin lagunkoia eta inklusiboa izan dadin, eta familiek nahi beste seme-alaba eduki ditzaten. Halere, ikusi izan dugu, aurten bertan, lehendakaria itun sendo horren alde hizketan, batetik, eta, bestetik, bere alderdia Bizkaiko kide ugariko familia guztiei OHZn hobaria jasotzea debekatzen. Horren moduko hainbat eta hainbat adibide daude, koherentzia ezaren adierazgarri, bai eta seme-alaba gehiago dituzten familiekiko sentsibilizazio ezarena ere. Hori dela eta, Hirukiden buru-belarri jarraitu dugu lanean familien beharrak artatzeko eta aditzera emateko. Helburu horrekin, aurten 10 udalerritan izan gara, hango ordezkari politikoekin eta familiekin biltzeko, azkenekoei dagokienez beren aldarrikapenen berri eman ziezaguten. Aldi berean, gure zerbitzu eta jarduera guztiak eskaintzen segitu dugu, memoria honetan zehatz-mehatz deskribaturikoak, hain zuzen ere. Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Hirukide osatzen duten kide ugariko familia guztiei, elkarte honetan jartzen duten laguntasun eta konfiantzagatik, baita laguntzen diguten erakundeei ere, haien laguntza ordainezina eman digutelako. Ignacio Mª de Guinea Llop Hirukideren Presidentea

[close]

p. 8

8 Hirukide | Jarduera-txostena 2016 3 HIRUKIDEREN AURKEZPENA 2016 Kopurutan 38.500 “Hirukide Berriak” aldizkariaren irakurleak 2.840 Artatutako kontsultak 310 Agerpenak hedabideetan 70 Bilerak erakunde pribatuekin 30 Antolatutako jarduerak 8.920 Newsletterraren harpidedunak 674 Hirukide bazkide berriak 110 Bazkideentzako deskontu berriak 40 Bilerak erakunde eta alderdi politikoekin 8 Helegiteak, erreklamazioak... Hirukide 1999an sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta oro har semealabak dituzten familien eta bereziki kide ugarikoen eskubideak babestea du xede, bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialaren arlo guztietan. Urte hauetan guztietan, Hirukidek seme-alabak dituzten familien beharrekiko sentsibilizazio handiagoa bultzatu du erakunde eta administrazioen artean, haiekin batera elkarlanean jardunda, arlo ugaritan: etxebizitza, hezkuntza, zergak, garraioa, etab. Hirukide herri-onurako elkarte izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2002an, Euskadiren interes orokorraren sustapenari laguntzen diola iritzita. Federazioa hiru lurraldeetako elkarteek osatzen dute; elkarteok, 2016tik aurrera, honako izen hauek dituzte: Hirukide Araba, Hirukide Bizkaia eta Hirukide Gipuzkoa.

[close]

p. 9

Hirukide | Jarduera-txostena 2016 9 MISIOA ETA IKUSPEGIA Hirukideren helburu nagusia da jendarte zibilak barneratzea familiak oro har eta kide ugarikoak bereziki balioetsi eta babestu beharreko ondare unibertsala direla. Seme-alabak dituzten familiekiko gizarte adiskidetsuagoa eta inklusiboagoa lortu nahi du, gure orainaldian eta etorkizunean haien eginkizun garrantzitsua bete ahal izatea ahalbidetuko duena. Hirukidek Justizia eta Aitortza aldarrikatzen ditu, semealabak edukitzeak jendartearen aurrerapenari egiten dion ekarpena behar bezala balioets dadin. Horretarako, bere zerbitzu eta jarduera guztiez gain, gizartea sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko kanpainak garatzen ditu. BAZKIDE-TXARTELA Hirukidek hiru lurraldeetako elkarteentzako bazkide-txartel bateratua dauka, familia bazkideen egiaztagiri gisa balio duena. Txartela pertsonala eta besterenezina da, eta bazkide direnei dagozkien abantailez gozatzeko aukera ematen du, Hirukideren Deskontu Planaren barruan. Gainera, erabil daiteke familia bazkideentzako deskontuak beste autonomia-erkidego batzuetan baliatzeko, Estatu osorako txartel bateratua baitaukagu.

[close]

p. 10

10 Hirukide | Jarduera-txostena 2016 KIDE UGARIKO FAMILIENTZAT ZERBITZUAK • Aholkularitza eta informazio osoa kide ugariko familia izaerarekin loturiko laguntza, eskubide edo abantailen eta abarren inguruko zalantza guztiak argitzeko. • Informazio bidalketa gure hileroko newsletter eta hiruhileko aldizkariaren bidez eta, ohikotasunez, elkartearen web-gunearen eta Facebookeko kontuaren bidez. • Jardueren antolaketa urte osoan: jardunaldi ludikoak, lehiaketak, zozketak eta aisialdiko hainbat txango beste familia batzuekin esperientziak partekatzeko. • Batzar eta prestakuntza-hitzaldien bidezko prestakuntza-zerbitzuak, intereseko gaien ingurukoak (gurasotasun positiboa, zergak, hezkuntza, etab.). • “Eskaria-eskaintza” zerbitzua kide ugariko familien artean; horren bidez, lana bilatu edo eskain daiteke, hala nola haurrentzako materiala, ibilgailuak, etxebizitzak... • Elkartasuna. Elikagaien Bankuarekin elkarlanean, hamabostean behin lehen mailako elikagaiak banatzen ditugu kide ugariko familien artean. • Deskontu-plana. Hirukidek 650 akordio baino gehiago lortu ditu enpresa pribatuekin; horien arabera, prezio edo baldintza bereziak eskaintzen dizkiete kide ugariko familiei hainbat sektoretan (elikadura, hezkuntza, erregaiak, arropa, aisialdia, osasuna, ostalaritza...).

[close]

p. 11

Hirukide | Jarduera-txostena 2016 11 FAMILIA UGARI baldintzaren onarpenerako, familia-unitatea honela eratuta egon behar izango du: FAMILIA UGARI OROKORRA Gurasoak 3 seme-alaba edo 4. seme-alaba Gurasoak Tutorea 2 seme-alaba edo gehiago tutorearen kontu Gurasoak desgaitasuna 2. seme-alaba duen seme-abala Gurasoak 2 seme-alaba Gurasoak bietako 2 seme-alaba edo desgaitasuna duen batek seme-alaba 1 Umezurtz 3 anai-arreba edo gehiago 18 urte baino zaharragoak haien arteko mendekotasun ekonomikoa Umezurtz desgaitasuna 2. anai-arreba duen anai-arreba Banandutako gurasoak 3 seme-alaba edo gehiago gurasoen mendean daude FAMILIA UGARI BEREZIA Alargunak 2 seme-alaba Gurasoak 5 seme-alaba edo gehiago Gurasoak 4 seme-alaba errentaren arabera Gurasoak desgaitasuna 2 seme-alaba edo gehiago duen seme-alaba errentaren arabera Gurasoak desgaitasuna desgaitasuna duen duen seme-alaba 2. seme-alaba errentaren arabera Iturria: AGAFAN

[close]

p. 12

12 Hirukide | Jarduera-txostena 2016 4 2016an BETETAKO HELBURUAK Informazioa eta arreta Zazpi langilerekin beharrean, astelehenetik ostiralera, urtero saiatzen gara Hirukideko familientzako zerbitzu hau hobetzen, e-postaz, telefonoz edo aurrez aurre, eta 2016an berdin jokatu genuen. Era berean, ahalegin berezia egin zen bazkide guztiok egon zintezten informatuta, dela webgunearen bidez, dela hileroko newsletterraren bidez, dela hiruhileko aldizkari hau jasota. Aldi berean, beharrezkoa izan zenean, errekurtso eta egintza administratiboak egin genituen zuen eskubideak defendatzeko. Familiengandik eta beren beharrengandik gertuago 2016. urtean, kide ugariko familien beharrak hobeto ezagutzen saiatu ginen eta, horretarako, iaz ere Euskadiko udalerri askotara hurbildu ginen. Udalerrietan, familiekin, udal-arduradunekin eta merkatarien elkarteekin bildu ginen. Jarrera solidarioa 2016an, gure Familia Jardunaldiaren bitartez, Odol Emaileen Elkartearekin eta Minbiziaren Aurkako Elkartearekin elkarlanean aritu ginen. Aldi berean, beharra zuten Arabako familiei janaria banatzen lagundu genuen. % Gehiago izatea gutxiago kostatuko zaizu 2016an, 100 lankidetza-akordio baino gehiago lortu genituen establezimendu eta enpresa berriekin. Haiek gure Deskontu Planarekin bat egin zuten eta, gaur egun, 750 deskontu baino gehiago ditugu gidan Hirukideko familia bazkideentzat. Sentsibilizazio soziala Iazkoan, sentsibilizatzeko mezuaren mamia erantzukidetasunaren garrantzia izan zen, etxeko lanen eta seme-alaben zaintzaren esparruari begira. “Nahi baduzu, ahal duzu” izenburupean, bereziki gizonei eskainitako sentsibilizazio-bideoa sortu genuen, eta Internet eta sare sozialen bidez zabaldu genuen. Bilera instituzionalak 40 bilera baino gehiago egin genituen Euskadi osoko hainbat erakunde eta administraziorekin. Besteak beste, udal eta aldundien ordezkariekin bildu ginen, baita Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko karguekin ere. Horiei guztiei kide ugariko familien beharren berri eman genien, hala nola oro har seme-alabak dituzten familien berri. Kontziliatzeko laguntza 2016an ere, hiru hiriburuetako hiri-jolastokiak egin genituen eskola-oporraldi guztietan, eta Hirukideko familiek eta bazkideek deskontu garrantzitsuak izan zituzten. Prestakuntza jarraitua Iaz ere, gure prestakuntza-hitzaldiak eskaini genituen, udaberrian eta udazkenean. Hiru hiriburuetan antolatu genituen eta, etorritako jende-kopuruari eta partaidetzari dagokienez, oso arrakastatsuak izan ziren. Hirukide hedabideetan Urte osoan, Hirukidek jarraitu egin zuen hedabideetan kide ugariko familien eta seme-alabak dituztenen eledun-lana egiten. Prentsa-oharren, zuzendariari gutunen, elkarrizketen eta artikuluen bidez, iritzia eman genuen familien interesekoak diren gai nagusien gainean.

[close]

p. 13

Hirukide | Jarduera-txostena 2016 13 5 HIRUKIDEKO BAZKIDEAK Hirukidek, 8.000 familia ugari baino zerbait gehiagorekin bukatu zuen 2016a (44.000 bazkide inguru), Euskadin titulu ofiziala duten familien % 33 dira. Horietatik % 95 Kategoria Orokorreko familiak dira (hiru edo lau seme-alaba, edo bi, alarguna izanez gero, edo seme-alabetakoren bat desgaitua baldin bada edo beste zehaztapen batzuen barruan badago), eta % 5 Kategoria Berezikoak (bost seme-alaba edo gehiago). 10.840 Kide Ugariko Familiak 3.254 bazkideak 9.206 Kide Ugariko Familiak 3.466 bazkideak 3.970 Kide Ugariko Familiak 1.286 bazkideak Euskadin 24.016 kide ugariko familia daude. Hauetatik, 8.006 Hirukideko bazkideak dira.

[close]

p. 14

14 Hirukide | Jarduera-txostena 2016 6 JARDUERAK ETA EKITALDIAK HIRIKO JOLASTOKIAK 500 umek baino gehiagok hartu zuten parte eskolaoporraldietan egindako hiri-jolastokietan. Hiru hiriburuetan antolatu genituen Aste Santuan, ikasturte hasieran eta amaieran, eta udan. “FAMILIA, BAZKIDETU BESTE FAMILIA BAT” KANPAINA Bi urterik behin bezala, kanpaina hau egin genuen, bazkideok Hirukidera familia gehiago erakartzeko baliatzen duguna. Hala, 140 familia bazkide gehiago ditugu honen bidez.

[close]

p. 15

Hirukide | Jarduera-txostena 2016 15 18. FAMILIA JARDUNALDI SOLIDARIOA Ohi bezala, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egin ziren, maiatzean, ekainean eta irailean, hurrenez hurren. Hiru hiriburuetara ehunka familia hurbildu ziren, eta gurasoek seme-alabekin batera askotariko jolasez eta jarduerez gozatu zuten. Jardunaldietan, Odol Emaileen Elkarteak eta Minbiziaren Kontrako Elkarteak egiten duten lana babestu nahi izan genuen. Jardunaldi horiek aukera paregabea izaten jarraitzen dute gure esperientziak beste familia batzuekin partekatzeko, haurrek ondo pasatzeko eta, aldi berean, jendartearen gainerakoari kide ugariko familien egoeraren, beharren eta aldarrikapenen berri emateko.

[close]

Comments

no comments yet